XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hotzarena baino desafio handiagoa: Beren ohizko bizimoduari eustea

Eskimalak direla esaten dugu, baina eskimal hitzak haragi gordina jaten duena esan nahi du eta gutxiespenekoa da.

Badirudi Kanadako ekialdeko indiar algonkinen hizkuntzakoa dela eta hortik frantsesera pasatu zela.

Inuiten herriak 5.500 urteko historia du eta oso lurralde hotz eta haizetsuan bizi izan dira.

Belaunaldi askotan inoiz ez dute baleazalerik edo esploratzailerik ikusi.

Beren bizitza eta ehizatzen zituzten animaliena gizakien unibertso bakarra zela uste zuten.

Horregatik beren buruari inuit esaten diote eta beren hizkuntzan herria esan nahi du; dagoen herri bakarra alegia.

Lehen indiarrak bezalaxe Asiatik etorritakoak dira, Alaska eta Siberia artean Bering itsasartea igarota.

Harrapakinaren bila dabiltzan ehiztarien gisa, ohartu gabe beste kontinente batera sartu ziren.

Eta 1000. urtetako kostako 8.000 kilometrotan zabaldurik zeuden, Siberiatik Groenlandiaraino.

Han aurkitu zituzten bikingoek.

Inuitei buruz ari garenean gauzak orokortzea zaila da, talde batetik bestera diferentzia handiak daudelako.

Normalean lehen ia denak kostaldean bizi ziren eta ia elikagai, erregai eta arropa guztiak itsasotik lortzen zituzten: foka, mortsa eta baleetatik.

Lehorreko animalia batzuez ere baliatzen dira; karibu, idi musketadun edo hartz zuriaz, adibidez.

Orain dela gutxi arte naturako ekonomiaren arabera bizi ziren, ehizatzen zituzten animaliengandik elikagaiak eta larrua lortuz.

Negu luze eta latzean eraikuntza harrigarri batean (iglu izenekoan) babesten ziren.

Udan foka-larruz edo karibu-larruz egindako dendak zituzten bizileku.

Inuiten eta naturaren artean halako oreka zegoen ezarrita.

Urtaroen ziklora eta nomaden ehizera moldatzen ikasi zuten.